XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainko-Itzaren otsegille zintzo Joanek ederki asko: Au da guk, Jesukristori entzunik, zuei otsegiten dizuegun berria: Jainko Argia dala, ta Arengan illunik batere ez dala. (I Jo., I, 5).

Argigille ta argi-emaille Lourdesen nago.

Bernardatxo bataiatu zuten eliz-arri edo ponte ondoan.

Ur argituan arraitxo bat arrigarrikiro sortzen dala ematen du.

Bataio uretan sortzen dan bizi berriaren iduria.

Aldamenean, berriz, gurutze gorridun pazko-argia: Jesukisto il eta piztuaren oroipena.

Ingurumari guztian, bataiorakoan eraman oi diran argi ontzi ta kandelak: gure argigille ta argi-emaille izan-naia adierazten.

Bataioak gu Jesukristogan txertatu, estitu ta jainkozkotzen gaitu.

Gure bataioari zintzo izan gatzaizkion!.

Bere betetasunera, eldutasunera, gure bataioa eramaten saia gaitezen!.